dijous, 7 de novembre del 2013

Nor gara?


German Edition   French Edition  Hebrew Edition Russian Edition English Edition

Help Catalonia zenbait pertsonen elkarlanari esker sortutako egunkari digitala da, Kataluniar nazioa bizitzen ari den egoera zabaltzeko xedea duena, horretarako Espainiak bertako antzinako jendearen aurka libratzen ari den gerra zikinari buruzko datu objektiboak partekatuz, nazioarteko komunitateak afera honen inguruan duen kontzientzia handitzeko itxaropenarekin. 

Ba al zenekien 1714an kataluniarrek euren independentzia galdu zutela garaituak izan ondoren? Ba al zenekien hizkuntza erromaniko ezberdin batetan mintzatzen direla eta 12 milioi pertsona baino gehiagok partekatzen duten kultura bakar eta desberdina dutela? Ba al zenekien Antoni Gaudí, Sagrada Família-ren arkitektoa, katalanez mintzatzeagatik jipoitua izan zela, edo Futbol Club Bartzelona (Barça) Kataluniako kultura ezagutarazteko sortua izan zela? Ba al zenekiten kataluniarrek ez dutela euren etorkizuna zein izango den erreferendum baten bidez erabaki edo munduko herrialderik aberatsenen artean izango ziratekeela euren BPG-aren %10a arpilatu ez baliote? Hau guztia zuretzat berria bada, gure webgunea irakurri mesedez, zabaldu eta Katalunia lagun ezazu.

Help Catalonia ez da webgune politiko bat eta ez du alderdi politikorik babesten, ezta harekin batzen ere. Gainera, ez gara ezein ideologia politiko konkreturi batzen eta laguntzaileei gauza bera egin dezaten eskatzen diegu. Edozein kasutan, webgune honetan argitaratutako artikuluek egileen iritzia soilik islatzen dute, Help Cataloniak ez ditu zertan partekatu behar.



Pau Casals kataluniar musikari famatuari Katalunia zer den azaltzen utziko diogu, behin Nazio Batuen Batzar Orokorraren aurrean egin zuen bezala:

Leer más »